Ingeniaritza elektronikoaren aitzindari baten istorioa: Bob Widlar

0
1505
Bob bere Widlarizatzailearekin zirkuitu digitalei duen amodioa erakusten

Gaur egungo aurrerapen zientifiko eta teknologikoak sinestezinak dira. Hala ere, askotan aurrerapen hauek ez dira komunikabide edo hedabide orokorretan agertzen eta adar berean jarduten duen jendeari interesatzen zaizkio soilik. Albisteetan agertzen direnean, talde-lorpen bezala agertzen dira, eta nahiz eta horrela izan, honekin arrakastaren pertsonifikazioa galtzen da, ikertzailea taldean disolbatzen du eta horrela jendearen enpatia ere disolbatzen da. Horregatik zaila da jendeak azken 50 urteetariko zientzialari do nabarmendutako ingeniaria bat aipatzea. Steve Jobs? Ez iezadazue adarra jo… Hutsune hori betetzeko dator artikulu hau. Zuekin: Robert John Widlar, aka Bob Widlar.

Lehengo urteak

Bob Wildar 1937ko azaroaren 30ean jaio zen. Berehala irratiak eta auzotarren telebistak konponduz elektronika ulertzeko ahalmen sinestezina erakutsi zuen. Egonezin hau ez zetorkion probidentzia jainkotiarrak emanda. Walter-ek, bere aitak, William Shockley-erako, efektu transistoreko aurkitzailearentzat, lan egin zuen, eta irratimaiztasun-zirkuituetako aitzindaria izan zen. Bere gurasoek irrati bidez monitorizatutako lehen haurra izan zen Bob segur aski. Bob-en haurtzaroan zehar bere aita AEBetako badietan Alemaniako U-Bootsak antzematen aritu zen eta AEB Navy-ko onarpena jaso zuen 2. mundu-gerraren amaieran. Bob-ek 16 urte zituenean bere aita hil zen. Bere aitaren pausoak jarraituz AEB Navy-rako lan egiten hasi zen, elektronikako klaseak emanez eta aldi berean zirkuitu analogiko eta digitalak garatuz NASA-k behar zuen estazio orbitalerako.

Bob ez zen jaio jenio bat izanez. Egun osoak pasatu zituen liburutegietan, Bell-ek produzitutako transistoreak ikasten, azken informazio-tanta zukutzen saiatuz. Liburutegietan pasatzen ez zuen denbora tabernetan pasatzen zuen. Eta bai, han ere azken tanta zukutzen zuen.

Fairchild-en lan egiten hasi zen. Bertan konpainiaren departamentu batek irabazi handiko transistore bat garatu zuen. Barneko bilera batean aurkeztu zuten eta Widlar oso interesatua zegoen hartan, baina ez zioten uzten bere ikerketetarak, bere kostua zela eta. Bob-ek arduraduna gelditu zuen bileraren irteeran eta trago batzuetara gonbidatu zuen. Gutxik garai zezaketen Bob diseinu elektronikoan, baina are gutxiagok tabernetako barretan. Jerry, gixajoa, etxean esnatu zen biharamun ikaragarriarekin eta bere transistoreko erakusgarriak zeuzkan maleta gabe. Garaiko Volkswagen bateko balioa zituzten transistoreak Bob-ek lapurtu zizkion. Fairchild-en ez ziren haserretu. Talentu handiko norbait eskuartean zutela zekiten. Diseinu digitaleko arean lan egitea nahi izan zuten mikrokontrolatzaileak gara zitzala industria informatiko hazkorrean. Bob-ek eskaintzari uko egin zion diplomaziarekin: “edozein txotxolok konta dezake bateraino”. Eta horrela hasi zen lanean mundua aldatuko lukeen arloan. Zirkuitu integratuen diseinuan.

Zirkuitu integratuen kronologia W.a.-etan eta W.o.-etan banatzen da. Widlar-aurreko eta Widlar-ondorengo garaietan. Zirkuitu integratuak horrela egiten zituzten Widlar baino lehen. Osagai zuhurrak hartzen ziren (erresistentziak, kondentsadoreak, transistoreak…) eta plaka baten gainean jartzen ziren. Soldatu eta “kutxa” batean sartzen ziren (kapsuletan sartuta). Honek eragiten zuen azkeneko emaitza tamaina handiko eta osagai zuhurren ezaugarrietako bakoitzaren mendeko diseinua izan zedila. Jada Widlar-ek, pizkat edanda, bilera batean sartu eta bere departamentu-lagun berriei egiten zutena “bullshit!” iruditzen zitzaiola esan zien. Bob giza harremanetan. Hura bere nagusiari frogatzeko, Widlar-ek ia etengabe lan egiten zuen, 4 pertsonako talde txiki batekin. Fairchild-en osagai berriko ekoizpen zikloa 8 astekoa ozen. Bob-en taldeak 4 astetan egiten zuen. Bazerabiltzan bere transistoreak sortzeko erdieroaleen fabrikazio prozesu desberdinen ezaguerak, erresistentziak eta substratu bereko kondentsadoreak. Iraultza handia. Diseinunuak aurreko diseinuen bolumena baino askoz ere txikiagoak ziren. Eta osagai guztiak tenperatura eta beste faktore batzuk aurrean sail bera zuen. Diseinuaren, layout-aren, fabrikazioaren, frogen eta azkenik Datasheet-a idaztearen ardura zuen Bob-ek. Azken hauetan bere ekarpen handietako beste bat egin zuen. Osagai elektronikoetako datasheet-ek bere ezaugarriak maximoak, sail-grafikoak, eta abar sartzen zituzten Widlar baino lehen. Bob-ek ezinbesteko zerbait gehitu zion datasheet-eri. “Application notes”-ak. Hau da, zer deabrurentzat balio duen eskuartean dudan osagaia edota non erabiltzen dan. Hori bai, ez zuen egin borondate oneko ekintza bezala. Zera esan zuen, “Saltzen dituzun osagaiak zertarako balio duten jendeari esaten ez badiozu, 1000 osagai bakoitzagatik 1000 dei jasoko dituzu galdezka. Nik ez dut hitz egin nahi jende guzti horrekin.”

Kontratatzen zituen teknikariekin Stanivlaski-ren antzeko metodoa erabiltzen zuen. “Ez badakizu zer egiten ari zaren, ez ezazu egin”. Estutzen zituen bere teknikariei baina estimuarekin. Bitartean bere nagusiak baztertzen zituen. Ez zuen ulertzen teknikoki menperatzen ez zuen arlo bateko norbait agintean egotea. Haien artean Gordon Moore zegoen. Bai, Moore legearena. Gutxi gorabehera bi urtez behin transistore-kopurua mikroprozesadore batean bikoizten dela dioen hori. Bob-ek jasaten ez zuen gurua. Bere gau etilikoetako batean zehar beste lankide batekin Bob-en etxera joan ziren. Lankidearen arabera Bob-ek tiro-eremua zuen bere etxearen atzealdean bere nagusien izenekin. Estresa kentzeko modu espeziala.

Bob Widlar, leyenda

Bere leyenda areagotzen ari zen, bai bere arrakastekin bai bere portaera bitxiarekin. Garai horien pasadizoak ugariak dira. Osagai berriko diseinuan huts egiten zuenean “Widlarizatzen” zituen, hau da, aizkoraz birrintzen zituen. Beste une batean, laborategi barruan, jendea ozen hitz egiterakoan zarata zela eta nazka eginda zegoen. Ahotsaren bolumenaren arabera hura anplifikatzen zuen sistema asmatu zuen. Ordutik aurrera Fairchild-eko laborategian xuxurlatzen zen soilik. Konpainiaren salmentak astakeri bat areagotu ziren eta Bob hazkunde horren parte aktibo handia zela bazekien. Bere 29 urteetan soldata igoera bat eskatu zuen bizitzako bere helburuetako bat milioi dolar bat 30 urte bete baino lehen irabaztea zela argudiatuz. Bere diseinugileak joan zitekeelakoan Fairchild-en erantzuna laburra izan zen: “Zifra horretara iristeko zenbat falta da?”. Dena dela Bob-ek ez zuen tardatu bere beste helburu bat betetzen. 34 urteetara erretiratzea. Eta hondartza Mexikarretara joan zen. Ez zuen itzultzen tardatu. Ikerketa bere bizitza zen.

Fairchild-en burokraziaz nekatuta National Semiconductor-era joan zen. Bere lanek eta bere bitxikeriek harekin bidaiatu zuten ere.

1969an, artikulu teknikoa idatzi zuen IEEE-an, elektronika arloan munduko aldizkari prestigiotsuenetako batean. Osagai bakarrean tentsio linealeko erreguladore bat egitea ezinezkoa zela argudiatzen zuen. Artikuluak hainbat diseinu proposatzen zituen eta kasu guztietan bere lorpena ezinezkoa  zela iristen zen: tenperatura-gradienteagatik, barneko transistoreen lan tenperaturagatik kapsuletan sartutakoagatik… denak traba bat zuten. Jada guru bat izanez, komunitate zientifiko eta industrial guztiak epaiari men egin zion. Amen. Edo ia. Hurrengo urtean LM109-ari buruzko beste artikulu bat argitaratu zuelako aldizkari berean, osagai bakarreko tentsio linealeko lehen erreguladorea. Bob-ek transistorearen portaeraren ezaguera zabalaren jenialtasuna erabili zuen. Saturnora ezin dela joan esan eta handik selfie bat bidaltzea bezala. Konpetentziak berarekin zeharo haserre zegoen eta bere estela harrapatzeko kostata ibili ziren garaian. Hark doluminak bidali zizkien bere moduan (ikusi argazkia).

Bobek Jonny Cash zuen gustuko. Konpetentzia ez horrenbeste.

Diseinuak gero eta konplexuagoak ziren eta merkaturatzeko denbora gehiago behar zen. Enpresaren diru kontuak ahultzen ari ziren. Barneko bilera batean National-eko kudeatzaileek bere departamentuak murrizketak sufrituko lituzkeela esan zioten Bob-i. Bob-ek ezin zuen sinetsi. Enpresak jateko ematen zion hura murriztu behar zuen hain zuzen ere. Kudeatzaileek irazbaziak elkar banatu behar zirela zioten, enpresaren behar desberdinetara bideratuz. Adibidez, National-en instalazioak inguratzen zuen soropila mantentzen zuten lorezainei ordaintzea. Bob-ek bilera suminduta utzi zuen. Hurrengo goizean, kudeatzaileak irudi arrar batekin aurkitu ziren. National-en sarrerako zuhaitzetako batera lotuta ardi bat zegoen. Bere bulegoetan aurkitu zuten Widlar-ek idatzitako gutun bat, bertan jada soropilaren mantenua konponduta zegoela esaten zien  eta sortutako abonuko gastu murriztapenarekin gainera. Kokatzen zituen bere departamentuaren aurrekontuak murriztea ahatz zezatela.

Azken urteak

National-en lan egiten jarraitu zuen konpainia berria, Technology Linear, 80en hasieran, hastea erabaki arte. Garrantzitsua da aipatutako hiru konpainiak gaur egungo zirkuitu integratuetako sektoreko liderrak direla jakitea eta Bob Widlar-ek haietako bakoitza eraiki zuela. Linear Technology-en zirkuitu integratuak garatzen jarraitu zuen eta gaur egun erabiltzen diren seinale-eskuratze teknikak batzuk ere. Hau guztia berrikuntza handiak 6 hilabete baino gehiago ez dirauen sektorean. Bob 1991an Puerto Vallartan hil zen, 53 urte baino ez zituenean. Bere “erretiroetako” batean zehar. Gehiegikeriek faktura pasatu zioten.

Ohora ezazue bere memoria zuen mugikorra, portatila, telebista, etab…. ondo funtzionatzen badu ez dela sagar madarikatua duelako, Bob bezalako jendeak, trago bitartean, ikerketetan buru-belarri aritzen delako gogoratuz.


Bibliografia

[1]    B. Lojek, History of Semiconductor Engineering. Berlin, Heidelberg: Springer Berlin Heidelberg, 2007.

[2]    B. Pease, “What’s All This Widlar Stuff, Anyhow?,” Electronic Design, 2012. [Online]. Available: http://electronicdesign.com/analog/what-s-all-widlar-stuff-anyhow. [Accessed: 18-Oct-2016].

[3]    J. Williams, “My favorite Widlar story,” 2012. [Online]. Available: http://readingjimwilliams.blogspot.com.es/2012/04/my-favorite-widlar-story.html. [Accessed: 18-Oct-2016].

[4]    A. Bradic, “Heroes of Hardware Revolution: Bob Widlar,” 2014. [Online]. Available: http://hackaday.com/2014/04/08/heroes-of-hardware-revolution-bob-widlar/. [Accessed: 18-Oct-2016].

Gustuko? Hartu unetxo bat eta lagundu David Garrido eta Hatza.eus Patreon-en!

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.