Teknologia eta medikuntza, minbiziaren errotik

0
865
Medikuntzan erabiltzen den irudigintza

Datuen arabera hamarretik 4 pertsonek minbizia izango dute. Eta besteek minbizia sufrituko dute modu batera edo bestera. Beraz minbiziari irtenbide bat aurkitzea garrantzia handiko arazo bat bihurtu da azken urteetan.

Gaur egun ez da existitzen minbizia sendatzen duen medikamenturik. Hau zergatik gertatzen da?
Medikamentu asko frogatu dira azken urteetan, baina pertsona ezberdinak minbizi antzerakoarekin eboluzio oso desberdina izan dezake medikamentu berarekin.

Azken urteetan bilioika dolar gastatu dira minbiziari irtenbide bat topatzeko, baina ala ere oraindik irabazi ez dugun guda bat da.

Hau horrela gertatzeko arrazoi nagusiena minbizia ez dela gaixotasun bakarra da, bakarra izango bazen seguru nago sendatuta izango genuela onez gero, baina minbizi bakoitza modu ezberdinean garatzen da eta edozein ehunean sor daiteke. Beraz minbizia gainditzeko, minbizi guztiak gainditu behar ditugu.

Minbizi motak orokorrean sortu den gorputzeko atalekin erlazionatzen dira, hau da, biriketako minbizia, gibelekoa, hezurretakoa (osteorcoma), odoletakoa… Eta minbizia gaiztotzen bada eta beste atal batera mugitzen bada, hots, metastasia sortzen bada, minbizi mota hasierakoa izaten jarraitzen du.

Minbiziaren sorreraren buruz ez dugu asko sakonduko, baina bada garrantzitsua ondorengoa jakitea. Minbizi guztiak ADNan zerbait aldatu delako gertatzen da, orokorrean gen baten mutazioa. Gen bat mutatzean beste batzuen mutazioa sortarazten du. Hau da, GEN konkretu batzuk elkarrekin mutatzean minbiziaren zelulak sortuko dira eta honen sorrera ekarriko du. ADNan aldaketak gertatzea gauza normala da. Gorputzak prozesu ezberdinak ditu eta prozesu hauetan ADN zatiak galtzen edo mozten dira eta berreskuratze prozesuan aldaketa txikiak jasan daitezke. Gerta daiteke aldaketa edo mutazio hauek jasangarriak izatea edota hurrengo aldaketan galtzea, edo aurretik esan bezala mutazio kate bat sortzea eta minbizia deitzen diogun gaitza sortaraztea. ADNa gurasoengatik jasotzen dugu, beraz, horregatik dago istilua minbizia izateko gaitasuna edo zorigaitza heredatu egiten dugun edo ez.

Zelula normalak denak forma eta itxura antzerakoa dute, gainera ehunaren forma mantentzen dute, minbizidunenak aldiz forma arraroak hartzen dituzte eta ez dute ehunaren forma mantentzen. Geneak zelulen nukleotan aurkitzen dira.

Eta… nola tratatu dezakegu minbizia?
Modurik errezena ebakuntza batean tumorea desagertaraztea da. Honetarako teknika ezberdinak daude, besteak beste tumorea izoztuz (krioterapia) eta mikrouhin bidez tumoreak erre. Baina hau ez da beti posible izaten eta posible denean aukera batzuk daude minbizia berriz ere hasteko.

Ebakuntza ezin denean egin, orain arte genuen terapia, tratamendu oso gogor bat ematea zen; ADNaren banatze propietatea mozten dutenak edo propietate honekin jolasten dutenak,  banatzen propietate hau behar duten zelula guztiak akabatzeko. Honela zorte pixka batekin minbizia sortzen dutenak ere akatuko ditu. Modu honetako tratamentuank kimioterapia eta erradiazioa dira. Esan beharra dago ADNan proteinen aginduak gordeta daudela. Eta hauek behar bezala funtzionatzen ez badute proteinak ez dute behar bezala beraien funtzioa beteko. Eta proteinen lana gorputzean oso handia da, hormonak kontrolatzen ditu, insulina etab.

Gaur egun beste motako tratamenduak hari dira frogatzen. Oraindik ez daude merkaturatuak edo ospitale guztietan normalizatuak baina emaitza onak lortzen hari dira. Hauetako ezagunena inmunoterapia da. Inmunoterapia ezagutzen ditugun tekniken kontrakoa da, ez doa minbiziaren aurka zuzenean. Minbiziak gorputzaren defentsak akatzen ditu. Inmunoterapiaren funtsa defentsa hauek indartzea da eta ondorioz minbizia ahultzea. Modu honetan tratamenduarekin ez dugu pertsonaren ADNarekin jolasten eta gaixotasunean indartsuago sentiarazten da minbizia duen pertsona. Bana esan bezala tratamendu hau gaur egun froga moduan dago eta ezin da edonon aurkitu.

Proteinak funtzio ezberdinak dituzte. Argazkian ikus daitezke adibide batzuk.

Frogan dauden tratamendu guztiak ondorengo webgunean aurkitu ditzakezue, zerbait topatu nahi baduzue bertan zuen arriskuarekin. Frogak orokorrean 4 fasetan banatzen dira. Lehenengo eta bigarrengo faseak tratamendua benetan frogatzeko izaten da, hirugarrena froga sakonagoak egiteko, hots, existitzen den beste tratamenduekin konparatzeko edo plazeboarekin, eta laugarrena, behin tratamendua ondo kontrastatuta dagoenean egiten da, tratamenduaren azken ukituak emateko eta beste efektuak jakiteko . https://clinicaltrials.gov/

Nola aukeratu dezakegu tratamentu egokiena?
Esan bezala minbizi bakoitza desberdina da eta berdina gertatzen da tratamenduekin. Hau da tratamendu bat minbizi mota bati aplikatuz gero ez du esan nahi minbizi mota horrentzako beti tratamendu horrekin beti gure sujetua1 osatuko egingo denik. Beraz nola erabakitzen dute medikuek minbizian duen sujetu bati zein tratamendu eman?  Orokorrean medikuaren esperiantziaren eta jakimenaren arabera. Honegatik medikuek arazo berdinaren aurrean tratamendu ezberdin bat gomendatu dezakete. Minbizi konkretu batzuentzako ez da arazo handia jakintza hau erabiltzea, zeren soluzio erraza dute, adibidez orokorrean sortzen den bularretako minbiziak badu bere zentzuzko tratamendua eta mediku guztiek beti tratamendu berbera erabiltzen dute. Baina bestelako minbizientzako tratamendu egokia aukeratzea oso lan astuna eta zaila da, medikuek orokorrean komiteak osatzen dituzte espezialista ezberdinekin, non bakoitzak tratamendu ezberdina proposatuko duen eta ordu batzuen ostean sujetuarentzat iruditzen zaien tratamendu aproposena erabakiko dute.

1 : Medikuak pertsona batekin tratazen duenean paziente batekin lan egiten du, baina paziente honi
izena kentzen diogunean eta modu anonimoan lan egiten dugunean beraren datuekin sujetu izatera bihurtzen da. Hau da, Sujetua paziente anonimo bat da.

Aukeraketa honek limitazio asko ditu, bat, pertsonek duten jakin-minarena, hau da, tratamenduak gero eta berriagoak dira eta medikuek ez badute ezer berritu azken urteetan, beraiek proposatutako tratamendua ez da berriena izango. Jakin-mina izatea ez da nahikoa, jakin-mina asetzeko denbora izan behar da, urtean milaka artikulu ateratzen dira minbiziari eta hauek tratatzeko modu ezberdinei buruz, beraz hauek klasifikatzeko eta interesgarrienak irakurtzeko denbora izan behar da. Ondorioz medikuak denbora izan behar du bere jakin-mina asetzeko, eta orokorrean medikuek ez dute denbora beraien guardia eta ordu estrekin. Beste limitazio garrantzitsua medikuaren zu sendatzeko gogoa da, hau da, medikuak bere lanak eskatzen dionaren minimoa egiten badu ez zaitu sendatuko, eta berak lanean jarraituko du, lasai lasai, zu une batean pazientea zara berarentzat, baina une batean sujetu izatera derrigortuko dizu, estatistikaren beste zenbaki bat. Gauza hauengatik oso garrantzitsua da zure medikua ondo ezagutzea eta behar izanez gero beste ospitale baten bigarren iritsi bat jasotzea.

Zorionez medikuei laguntzeko aplikazio teknologikoak daude.
Teknologia modu ezberdinetan erabil daiteke medikuei laguntza eskaintzeko. Datuen arabera medikuek beraien ezagutzarekin bataz beste %60a asmatu dezaketela, beste modu batera esanda, 10 sujetutik 6k baliozko diagnostiko bat jasoko dutela eta ondorioz tratamendu egoki bat jasoko dutela. Aplikazio informatikoek %80 asmatzeko gai dira. Baina bi ezagutzak nahastuz gero, hots, aplikazio informatikoak ematen duen ezagutza medikuarenarekin konplimentatuz gero %90 baino gehiago asmatu ahal izango dute medikuek beraien sujetuen diagnostiko eta tratamenduetan.

Aplikazio teknologiko hauek azken urteetan genoma sekuentziazioa eta irudigintza erabiltzen dute informazio iturri modura. Genomarekin zein gen mutatu den jakin daiteke, modu honetan datu base batekin konparatu daiteke eta tratamendu pertsonalizatuago bat eman sujetuari. Irudigintzarekin aldiz, makinaren ikusmena erabiltzen da erradiologoen begiek ikusten ez dutena detektatzeko. Teknologia honekin, tumoreak lehenago detektatu daitezke eta datu baseen jakintza eta Machine Learning delakoaren teknikak erabiliz hobeto diagnostikatu daiteke minbizia. Aplikazio hauek gehiago sakonduko ditugu ondorengo sarreretan.

Baina aplikazio informatikoak oraindik ez dira guztiz ziurrak. Adibidez, genoma sekuentziazioan bi proiektu publiko indar handia hartzen hari dira “CANCER GENOME PROJECT” eta “CANCER CELL LINE ENCYCLOPEDIA”. Bertan froga asko egin dira eta ikertzaileek jakinarazi dute zein gen edo zelula diren minbizi ezberdinak aktibatzen dituztenak eta zein medikamentu den hobeagoa minbizi bakoitzarentzat. Baina oraindik proiektu hauek ez dira guztiz egokiak, zeren pareko kasuetan, hau da antzerako sujetu eta tratamenduekin, emaitza ezberdinak lortu dituzte kasu dezentetan, hots, kasu berdinentzat tratamendu oso ezberdinak gomendatzen dituzte aplikazioek edo tratamendu jakin gomendatu kasu oso ezberdinetara, baita ere bi datu baseetan lortu diren emaitzak oso desberdinak dira eta askotan kontraesanak gertatzen dira. Beraz proiektu hauek minbiziaren tratamenduen etorkizuna markatzen dute, baina oraindik ez daude prest normaltasunez erabiltzeko.

Aplikazio informatikoak hobetzeko, datu base hauek hobetu behar dira. Eta datu base hauek sujetu berriak eta hauekin egiten diren tratamenduen emaitzak dokumentatuz lortzen dira. Honela etorkizunean pareko kasua nabaritzen bazaio sujetu bati datu batzuk izango ditugu tratamendu jakin bat gomendatzeko. Igarriko zenuen bezala, datu base hauek ez dira egun batean osatzen, denbora behar da datu baseak egiteko eta ondoren egiaztatzeko datu basea zuzena dela. Orokorrean urte askoko lana izaten da datu base bat osatzea, eta gainera sujetu gutxi izaten dira bertan, pazienteek ez dutelako nahi izaten beraien datuak konpartitzea.

Badaude beste aplikazio mota batzuk sujetuen datu baseak erabiltzen ez dituztenak. Hauetan indar gehien hartu duena azken hilabeteetan IBMren Watson da. Watson adimen artifiziala duen sistema informatiko bat da, gauza askotan aditua, baina azken hilabeteetan publikatzen diren artikuluak eta aktibo dauden tratamenduen frogak analizatzen erakutsi diote. Honela, medikuak irakurri ezin dituzten aurrerapenak analiza ditzake eta gure sujetuaren historialarekin erlazionatu. Modu honetan datu base jakin bat gabe, berak sortzen du interneten jasotzen duen ezagutza osoarekin. Ideia bat egiteko, azken urtean 160.000 artikulu ezberdin publikatu dira eta 100 tratamendu froga baino gehiago hasi dira. Artikulu eta froga guzti hauek ezagutzea ezinezkoa da edozein medikurentzat, baina Watsonek dena analizatu dezake eta gomendio batzuk eskaini medikuari, ondoren honek duen ezagutzarekin tratamendu egokiena aukeratu dezan. IBMkoek diotenez Watsoni esker pazienteen herenak aukera gehiago izango dituzte beraien gaixotasuna gainditzeko.

Informazio gehiago:
[1] https://www.ibm.com/blogs/think/2016/10/09/sharpless/
[2] http://bg.upf.edu/oncopad/index_p

Genetikari buruz (mutazioak):
[3] http://cienciaybiologia.com/mutacion-y-reparacion-del-adn-1/#Efectos_de_los_cambios
[4] http://es.gizmodo.com/asi-es-como-fumar-cigarrillos-afecta-las-celulas-de-tu-1788561186
[5] http://pendientedemigracion.ucm.es/info/genetica/grupod/Mutacion/mutacion.htm#Errores%20replicaci%C3%B3n
[6] http://www.guiametabolica.org/noticia/tipos-mutaciones
[7] http://es.gizmodo.com/asi-es-como-fumar-cigarrillos-afecta-las-celulas-de-tu-1788561186
[8] https://sites.google.com/site/zientzia2/mundu-garaikiderako-zientziak/03-iraultza-genetikoa-biziaren-sekretuak-argitzen/05-zertarako-balio-dute-geneek

Gustuko? Hartu unetxo bat eta lagundu Oier Echaniz eta Hatza.eus Patreon-en!

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.