BERDEAGO ENERGY 2018. 2. Kapitulua: Eraginkortasunera zuzenduriko lehentasunak argiztatuz

0
630

Ongi etorri Berdeagon, Euskal Herriko jasangarritasun azokan, jazotakoa kontatzeko helburua duen artikuluetatik bigarren atalera. Lehenik eta behin, aurreko kapituluan egindako hausnarketara gonbidatzen zaituztet: Europako kontestu, ingurugiroak jasaten dituen kalteak minimizatzea helburu aplikatu beharreko neurriak, izaera teknologiko argiko erronka zorrotzak dituen neurriak hartzerako tendentzia sumatzen da.

¿Nola eragingo diote erabiltzaileei industriaren eraldaketa hauek?

¿Zein izango da gure papera eraikuntza proiektuetan tekniko bezala?

Gaiari harrera egiteko modurik egokiena, azokako kontestuan jaso genuen tailer batean, passivhaus aholkulari den ONhauseko Koldo Monrealek emandako baieztapen bat kontatuko dizuet. Espaniako eraikuntza industria, Europar batasunarekin alderatuz, iraganekoak diren ideia eta teknikez itsutua dago. Beste modu batera esanda, ogibidean eraikuntza enpresa asko ezagutuko ditugu, hogeita hamar urteko lanaren ostean bizitzako esparru guztietan garapen bat egon den arren bere lana ozta-ozta aldatu dela uste dutela. Koldok errealitate alternatibo bat erakusten digu, eraikitzeko modu askoz xeheagoa, lan espezializatua eskatzen duena, ebazpen zehatz eta kalitate oneko materialekin aritzen dena.

Lan berriko exekuzioa. Energiehausek utzitako irudia.

Eraikinari izaera pasibo bat ahalbidetuko dion diseinu bat ziurtatuko duen itxituren exekuzio bat garatzea da bilatzen ari garena. Eraikinak, bere barnean giro erosoa izan dezan, inguruko klimara moldaturiko geometria ezaugarri egokiak dituzten horma, sabai eta lurrekin itxi beharko dugu. Ezaugarri hauek ongi bete ez gero, aurreko artikuluan aipatutako printzipioak ondo aplikatu badira, barruko airea tratatzeko instalakuntza (teknologia) behar murritza izango dugu. Adibide bezala, IGARAN enpresak bere hitzaldian azaldutako kasua daukagu; bertan eraikin baten berroneratzearen aurretik familia ezberdinek airearen kalitateari dagokionez jasandako egoera prekarioa agerian uzten zuena.

Lehen kasuan, etxebizitzan tenperatura erosoa mantendu ahal izateko, ez zuten etxebizitza aireztatzen energia kontsumo altua zutelarik hala eta guztiz ere. Honen ondorioz, CO2 kontzentrazio maila maximoa hirukoizten zuten. Bigarren kasuan, aire kalitate egokiarekin bizi ziren biztanleak, etxebizitza berotzea alde batera utzi eta batez beste 14Cº tenperaturarekin bizi ziren.

Eraikina inguratzen duten itxituren egokitasuna, hau babestuko duen berokia den heinean, ezinbesteko papera jokatuko du energia aurrezkian eta erabiltzaileen osasunean.

San Roke 32 eraikina berroneratu aurretik. Iturria: IGARAN web orria
San Roke 32 eraikina SATEa instalatze prozesuan. Iturria: IGARAN web orria

Modu azkar eta eraginkorrean zabaltzen ari den kontzeptua Passivhaus estandarra da. Hitzarekin berriak direnentzat, 1991an argi definituriko irizpide batzuen barruan eraikitzen den eraikuntza batean jatorriarekin sortu zen Passivhaus institutu pribatua. Hau dagoeneko mundu osoan zabaldua aurkitzen da. Alemaniako klima kontinentaleko baldintza zorrotzetarako 12kWh/m2año eskaera energetikoa lortzeko bezalako irizpideez ari gara hitz egiten. Erreferentzia moduan, gaur egungo eraikin estandar baten eskaera energetikoa 6 aldiz handiagoa (80 kWh/m2año) da gure klima epelean.

IGLU ENERGY SAVINGS entitatea izan zen azokako arduradunetako bat Passivhausen printzipioak zabaltzen. “lehengaien ustiaketaren aurka egiteko eta eraikinen barruko airearen kalitateak kezkatua sortzen da”. Behar (eskari) energetiko gutxiko eraikinak diseinatzea baino haratago daude honen helburuak, eraikin osasuntsu, eroso eta jasangarriagoak egitea izango duela helburu baieztatzen dute. Azken honek debate sakona pizten du, ezin duguna alde batera utzi, baina aurrerago landuko dut.

Estandarra betea izan dadin, 0,15W/m2K-ko itxituren transmitantzia maximoa betetzeko mugaz ari gara hizketan eta ondorioz gaur egun ongi ohituak gauden 8cm-ko material isolatzaileen gainetik ezarri behar gara. Horrez gain, 15kWh/m2año berotzeko eskari maximoa ezartzen du eraikin berrietan eta 25kWh/m2año berroneratzeetan.

Baina benetan estandarra ezaugarritzen duena, modu xehe eta zenbagarrian airearekiko iragazgarritasunaren kontzeptua lantzean datza. Ongi ikasi ahal izan genuen ONhaus-en eskutik jasotako tailer praktikoan.

 

Villamedinako Udal Liburutegia – Play Arquitectura – Iglu Energy Savings

Ongi isolaturiko eta airearekiko iragazgaitz den etxe bat eraikitzeak eraikuntza sistemaren eguneratze bat eskatuko digu, eta hemen egingo dugu topo eraikuntza sektoreak eguneratze kontuetan dituen gabezia larrienekin: Kanpoko urak eta tarteko hezetasunak ekiditeko mintzak egoki kokatzea, eta eraikuntza elementu ezberdinen kontaktuetan exekuzio egokia. Tailerrean in-situ egiaztatu genuen materialaren kalitatea benetan garrantzizkoa dela, marka ofizial eta zurien arteko desberdintasuna ikusiz. Hasieran adierazten nuen bezala, eraikuntza sektorea orain arte jardundako dinamikaren aldaketa zorrotz bat jasatera bideratua dago.

Ikusmira zabalduz, ekosistemen degradazioa eta klima aldaketaren eraginak lausotzeko ahaleginen artean, urteroko munduko ekonomi foruaren batzarrarekin aurki gaitezke, aurten Davosen. Bertan, bi gau hauek euren arrisku handieneko erronken artean kokatzen dituzten:

 

https://www.weforum.org/events/world-economic-forum-annual-meeting-2018/sessions/strategic-outlook-energy-systems

Beste behin ere, gaian espezializatutako tekniko naizen heinean, faltan botatzen dut debate hauetan eskariaren aurrezpena lehenesten duten politikak lantzea energia aurrezpenerako teknologia eta produktuen aurrean. Miresten ditudan lankide askok dioten bezala, euretako hainbat azokan parte-hartzaileak, energia iturririk onena honen beharra ekiditea da. Lehentasuna izan behar dute, ekonomikoki posible den heinean, energia eskaria murrizteko neurriak aurrera eramatea.

Ingurugiroari eragiten dizkiogun kalteak minimizatzea badugu helburu, eraikinen energia beharra errotik aldatzeko beharretan aurkitzen gara. NZEB eraikinen (autokontsumoko eraikin modelo eta bat) modelo batera jo nahi badugu, tokian tokiko energia iturriekin hornituriko eraikinean izan daitezen, 30kWh/m2-urte kontsumitu beharko lukeen eraikin batera hurbildu beharko ginateke. Gaur egun, estimatzen denez hiri lurzoruko 10 solairuko eraikin estandar batek 500kWh/m2-urte kontsumoa dauka. Ondorengo grafikoan ikus dezakegu aurrean daukagun erronkak dakarren esfortzu handia eta ikuspegi aldaketa:

 

Bide honetan kokatzeko, eragile ezberdinen ahaleginak zentratu beharko ditugu: Erakundeak (publiko eta pribatuak), enpresak eta teknikoak. Energia eskaria murriztera zuzenduriko neurriak sustatuz. Nire ustez, bide honetan aurrera egitea da modurik egokiena eraginkortasun energetikoa eta energi iturri berriztagarrien teknologien merkatuaren apustu indartsuak hazkuntza jasangarri bat izan dezan.

Gustuko? Hartu unetxo bat eta lagundu Iñaki Larrañaga eta Hatza.eus Patreon-en!

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.