SMART CITIAK ETA ETORKIZUNEKO HIRIAK

0
568

Hiri adimentsuei buruzko hitzaldi bat jarraitu nuen lehen aldia, Donostian Agora 2015 hiri berrikuntzako jardunaldietan izan zen, eta nahiz eta pertsonalki gaiari buruzko lehen zantzuak eman zizkidan arren, aurrerago eramandako ikasketa prozesuen aurrean ikuspegi oso erabilgarri bat sortzen lagundu zidan. Artikulu honen helburua, nire hausnarketa pertsonalak esatea eta gai hauen aurrean entzundakoen ahotsak mahai gainean jartzea da.

Smart city, azken urteetan entzun handia irabazi duen hitza da, baina honekin alderatu ditzakegu beste hainbat, euren artean oso interesgarria den hiri erresilienteak. Lehenak hiritarren bizi kalitatea hobetzeko informazioen teknologien aplikazioa bultzatzen duen bitartean, bigarrenak hiriak eta bertako biztanleek aldaketen aurrean izan dezaketen moldatzeko ahalmena azpimarratzen du (Marta Suarez, 2017). Tokiko gobernutik “Smart City”aren erabilera arduratsu bat egin nahi baldin bada, kontzeptu konplexu, dinamiko, aktore eta maila anitzekoa dela onartu beharko da.

Eztabaida, kontzeptu hauek eskuartean ditugunean, bi plano ezberdinetan oinarritzen dela uste dut. Lehena, estrategia asko erori daitezken banalizazioa izango litzateke. Teknologia, ideia okerren bidez, gaur egun konponbidea duten arazoen erantzun bezala saltzen denean, segurtasun kamaren erabilera kasu. Bestea, teknologia honek Smart City hirietan izaten duen espektakularizazioan sumatzen da. Ez da kasualitatea, hainbat eta hainbat hiriren irudikapenetan ez dela pertsonen arrastorik ez aurkitzea.

“Teknologia bada erantzuna, zeintzuk dira galderak?” planteatu zuen Manu Fernandezek Agora 2015eko hitzaldiaren barruan. Gure hirietan planteatu beharreko smart plangintza bat planteatzerako orduan kontuan izaten ditudan gako batzuk adieraziko dizkizuet.

  1. Lehenik eta behin, efizientzia helburu bezala duten ekintza eta proiektuak dudan jartzea komeni da. Prozesu bat eraginkorrago egitera bideratutako ekimenak, interesgarriak dira noski egingarriak badira. Baina eraginkortasuna baino zergati zabalagoa dauzkaten ekintzak lehenetsi behar dira, inpaktu aberatsago eta positiboagoak izango dituelarik.

Akaso hirian gertatzen den guztiak eraginkortasunarekin zerikusia al dauka? Bizi kalitatea prozesu eraginkorrekin lotua dago? Argi eta garbi, ez.

  1. Bestalde, beti eskatu beharko dugu jasangarritasun hitzaren erabilera zintzoa. Askotan gertatuko da modu arin eta zentzugabean erabiliko dela hitz hau. Atal hau aprobetxatu nahi dut, gauzak automatizatzearekin batera etorri daitezkeen erantzunkizunen galera larria salatzeko. Erabilera inkontziente eta askotan kaltegarriagoa erator dezake ekonomikoki, sozialki eta ingurugiroari dagokionez.
  2. Sinplifikatzea ez da helburua izango. Nahiz eta ongi ekoiztutako smart estrategia batek hiria modu ulergarri eta bisualagoan irudikatzen laguntzen digun arren, hiria buruhauste konplexua dela kontuan izanez kudeatu beharko da.
  3. Azkenik, aurreko puntuari jarraipena emanez, plangintza hauek ezin dute izan kudeaketa despolitizatua justifikatzeko helbururik. Datuen erabilera handiagoekin, erabaki are eta oinarrituagoak hartzeko aukera emango du, baina erabaki hauek erantzukizun politikoei lotuak izaten jarraituko dute. Modu berean, ezin dugu ahaztu, teknologiak dituen ezaugarri politikoak, zeren eta diseinuaren arabera asmakizun berberak inpaktu oso ezberdinak izan ditzake herritarrengan.

Adibide adierazgarria, Robert Mosesek 30. hamarkadan New Yorketik Long Islanderako autopistetan kokatutako zubiak dira. Ibilgailu publikoentzat oztopo izateko diseinatuak zeuden, klase kalte-berenen eta bereziki biztanleria beltzaren presentzia ekiditeko.

Azken finean, Smart City-ak berrikuntza prozesuak dira, esperimentazio dosi handiekin eta hiriaren eraikuntza ireki eta lankidean oinarritu behar direlarik. Hiritarren, enpresen, unibertsitateen, I+D zentroen eta instituzioen parte-hartzea ezinbestekoa da arrakasta izan nahi badugu. Erronka, iraganeko egiteko moduetatik, modelo jasangarriago eta adimentsuago batzuetara iristeko bidea lantzean datza.

Gustuko? Hartu unetxo bat eta lagundu Iñaki Larrañaga eta Hatza.eus Patreon-en!

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.