Etxeko domotika aztertzen

0
116

Post honekin domotikari buruz hitz egiten hasiko gara. Hau da, Etxea gailuak automatikoki edo modu erraz batean nola kontrolatu ditzakegun ikusten. Honetarako sistema asko ditugu gaur egun, enpresa asko daude tresneriak sortzen eta enpresa asko sortzen tresna hauen teknologiaren inguruan. Gai oso zabala denez post ezberdinak egitea iruditu zait, eta astero zerbait berria idazten joatea.

Denborarekin joango gara merkatuan ditugun tresna mota ezberdinei buruz hitz egiten  beraiek eskaintzen dizkiguten abantaila eta laguntza ezberdinak aztertuz.

Etxea domotizatzeko orduan gauza dexente pentsatu behar ditugu. Zein apartu nahi ditugun domotizatu edo aditu bihurtu -bai, internetera konektatzea aditu bihurtzea deituko diogu hemendik aurrera-, eta nola bihurtu nahi ditugun aditu. Hau da, tresna ez adituak, aditu bihurtzeko gailu batekin aditu bihurtu ala gailu aditu berri bat erosiko dugu tresna ez aditu bat aditu bihurtzeko? adibidez, bonbila aditu bat erosiko dugu ala interruptore aditu batekin bonbila zaharra aditu bilakatuko dugu?

Aukeraketa hauek egiteko ere gailuen araberako izango da eta gure presupuestoaren araberakoa, adibidez bonbila aditu bat erostea 10 eta 50 euroren inguruan egongo da eta bonbila zahar bat aditu egin duen interruptore batek 10-30 euroko kostua du, beraz kostua antzerako prezioan dago. Baina telebista zahar bat aditu egitea  android TV batekin 30€ inguruan dago eta telebista aditu berri bat erostea agian 300-400 eurotan dago, beraz bigarren aukera honetan agian gailu zaharrari aditu egiteko aparatua erostea aukera interesgarriagoa dela esan genezake.

Gero ere gailu adituen konpatibilitateak ikusi beharko ditugu. Hau da, gailuak zaharrak erabili nahiz berriak erosten baditugu ere, denak batera erabiltzeko ahalmena ematen digun beste gailu edo HUB bat nahiko dugu, gailu guztiak toki zentralizatu batetik kontrolatzeko ahalmena ematen digun gailu edo aplikazio batetik. Aplikazio edo HUB ezagunenak Alexa eta Google Home dira kasu hauetan, baina badira beste batzuk termostatoetan oinarrituan eta Open Source edo software irekiak direnak. Nire ondorengo postetan Alexa eta Google aztertuko ditugu eta baita Home Assistant Softwarea ere aztertuko dugu.

Interesa pisten joateko hemen Home Assistant-en webgunea: https://www.home-assistant.io/

Gustuko? Hartu unetxo bat eta lagundu Oier Echaniz eta Hatza.eus Patreon-en!

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.